Psikologoa eta gerontologoa da Mayte Sancho. IMSERSOko funtzionarioa da. Erakunde horretan zahartzeari buruzko lehen behatokia sortu eta zuzentzeko aukera izan zuen, bai eta 2000tik 2008ra Portalmayores ekimena CSIC erakundearekin batera zuzentzekoa ere. Mendekotasunari buruzko eztabaida hasi zenean, Europako Kontseiluaren eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen aditu moduan jardun zuen.
Lehendakariorde izan da Gerontologiako eta Geriatriako Espainiako Elkartean. Hainbat lan eman ditu argitara, eta 2008tik lanean dihardu Maria Fundazioa Institutu Gerontologikorako, bai eta iraila arte horren zuzendari zientifikoa izan ere. Egun, aholkuari dihardu fundazio horretan, mendekotasun egoeran diren pertsonak zaintzeko eredua aldatzea duela erdigune.