Donostian jaio nintzen, 1975ean, eta Bartzelonan, Bordelen eta Txileko Santiagon bizi izan naiz. Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Eskolan egin nituen arkitektura ikasketak (Architecte dplg), eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitektura proiektuetako DEA graduondoko agiriaren jabea naiz. 2002tik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko kidea naiz. HTC arkitektura estudioaren sortzaileetako bat izan nintzen, eta arkitektura kulturarako ATARI elkartearen burua izan naiz haren lehengo urteetan. Zinegotzi ere jardun dut Zarauzko Udalean, 2015etik 2017ra, Garapenerako Lankidetza atalean. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren burua naiz.