Irakasle laguna izan da Madrilgo Unibertsitate Europarreko Proiektuetako eta Karrera Amaierako Proiektuak alorrean nahiz Holandako TU Delft unibertsitatean, eta irakasle gonbidatua Milango NABAn, Innsbruckeko UIBK unibertsitatean eta Bangkokeko SoA+D delakoan, besteak beste. Rem Koolhass-entzat lan egin zuen, eta, 2003tik, Cesar Garcíarekin batera, FÜNDC zuzentzen du (Rotterdamenen sortu eta Madrilen kokatua). Txina, Suitza, Italia, Holanda, Frantzia, Thailandia eta Espainian ditu lanak, eta haren ibilbideak ospea lortu du naziona zein nazioartean.

BBVA Fundazioak emandako Leonardo beka bat lortu zuen 2015ean, kultur ikertzaile eta sortzaileentzakoa, proiektu hau bitarteko dela: “DENONTZAKO DISEINUA, arkitektura eta hirugarren adina”, eta Arkitektura eta Gizartea Fundazioaren adinekoentzako programaren arduraduna da.