Donostia Lagunkoia hiri planaren barruan, aldaketa demografikoak etxebizitzaren arlora dakartzan erronkei nola erantzun hausnartu eta eztabaidatzeko helburuz, ‘Etxeak zahartzen ari den gizarte batean’ jardunaldia egin zen 2017ko azaroaren 9an eta 10ean, Miramar Jauregian. Jardunaldiaren harira, Donostiako Udalak, Etxegintzaren eta Matia Fundazioaren eskutik eta UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren laguntzarekin, Mugak Nazioarteko Arkitektura Bienala antolatu du, erronka horiek agerian jartzeko plataforma bikaina. Plataforma horren bidez, erakutsi nahi da erronkei diziplina anitzeko ikuspegi batetik heldu behar zaiela, eragile publiko nahiz pribatuen eta herritarren artean lankidetza sareak ehunduz.
'Etxeak zahartzen ari den gizarte batean' JARDUNALDIA
Guztira 200 pertsonek parte hartu zuten jardunaldietan horien artean, arkitektoak, soziologoak, psikologoak, gizarte berrikuntzan adituak, herritarrak eta erakunde publikoetako ordezkariak. Jardunaldiek piztutako interesak gaiak hartu duen garrantzia aditzera ematen du eta bizi-itxaropen eta bizitza-luzeraren iraultzarekin harremana duten politiketan gaiak hartuko duen pisua.
Jardunaldiaren laburpena
HITZALDIAK
Ostatu hartzeko ereduen bilakaera Europan. Orainaldia eta etorkizuna Euskadin
“Irtenbideek askotariko nahi, behar eta egoerei erantzun behar diete, eta etxebizitza eredu berritzaileak konbinatu.”
Etxearen esanahia zahartzaroan
“Etxea bizitzaren erdigunea da, bizitza egituratzen duen nukleoa.”
Arkitektura demografia aldaketen aurrean: Nola lortu adinekoentzako arkitektura malgu, sozial eta errotu bat?
“Arkitekturak adinduen autonomia babesten duen diziplina anitzeko osotasun horren parte izan behar du.”
Auzolaneko etxebizitzetarako auzolan proiektuak
“Gaur egungo arkitekturak parteka daitezkeen espazioak diseinatu nahi ditu, erdi publikoak eta erdi pribatuak.”
Wonmen im Alter (Europako esperientziei buruzko mahaia)
“Adinduek euren etxean bizitzeko nahi hori hartu behar da errefentzia puntutzat.”
Habitat Senior Services (Europako esperientziei buruzko mahaia)
“Habitat Sénior Services’ zigiluak bizikidetza hobetzen du, eta bizilagunentzako laguntza indartu.”
Sargfabrik, auzolaneko etxebizitzak (Europako esperientziei buruzko mahaia)
Ingeborg Holzapfel Doktorea, Sargfabrikeko zuzendaritza-batzordeko kidea, Viena, Austria
“Pazientzia, ikuspuntuak trukatzeko konpromisoa eta tolerantzia dira etxebizitza kolaboratiboaren arrakastaren gakoak.”
Etxebizitza politika publikoak eta etxebizitza soziala zahartuz doan gizarte baten beharren aurrean
Mercedes Fernández Urcey, Arkitektoa. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzan lan egiten du, EITeak eta IRISGARRITASUNA Sustatzeko arloan
“Irisgarritasun unibertsala lortzeko, administrazio publikoak modu transbertsalean lan egin behar du.”
“Bizialdi osorako etxebizitzaren kultura” ezartzea (Mahaia: Adinekoentzako etxebizitzen alorrean herri nordikoek duten paradigma)
Heitor García Lantarón Doktorea, Zahartzeko Arkiteko Espezialista
“Gakoa da bizitza osorako diseinatzea, giza aniztasuna aintzat hartuta, eta gizarteak soluzioaren partaide izan behar du.”
Dementziadun pertsonentzat diseinatzea: nola lagundu dezakeen inguru fisikoak ongizatean eta medikazioa murrizten (Mahaia: Adinekoentzako etxebizitzen alorrean herri nordikoek duten paradigma)
Lone Sigbrand, Arkitektoa, Senior Aholkularia, SBI (Eraikuntzan Ikertzeko Institutu Daniarra)
“Pertsona dementziadunentzako etxebizitzek aintzat hartu behar dituzte etxearen eta giroaren inguruko sentimendua, argia, orientazioa eta naturarekiko harremana.”
EHUko ETSAko 3. mailako ikasleek etxebizitzaz eta zahartzeaz eginiko proiektuen aurkezpenak eta hauen inguruko gogoetak
EHUko Arkitekturako 3. mailako ikasleak
“Arkitekturak etxebizitza kolektiboko pertsonen arteko harremanak babestu eta hobetu ditzake.”
Etxebizitzak demografia aldaketara egokitzeko indarreko tresna juridiko eta finantzarioak, eta etorkizunerako lege esparruan planteatzen diren eginkizunak
Andrés Labella Iglesias, abokatua, Jabetzaren Erregistroko ofiziala eta Tarragonako Rovira i Virgili unibertsitateko UNESCO Etxebizitza Katedrako ikertzailea
“Gizartea ekonomia zirkular baterantz ari da aurrera egiten, eta fenomeno kooperatibo horrek eragina du etxebizitzen gaineko ikusmoldean.”
Erronka sozial berrien aurrean erantzun publikoak: Ausnarketa irekiak
Oscar Rebollo Doktorea, Soziologia Irakaslea, IGOPeko Ikertzailea eta Bartzelonako Udaleko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuaren zuzendaria
“Banakako erantzunekin erronka sozialak gainditzen ez baditugu, erantzun kolektiboak sortu beharko ditugu.”