Donostia Lagunkoia. . .

. . . Donostiako Udalak sustatutako hiri plana da. Honen bitartez, hiriko bizitzaren esparru guztietan populazioaren zahartzeak planteatzen dituen erronketan arreta jarri nahi du. Planak, hiriaren lagunkoitasun maila hobetzea helburu duten hainbat proiektu eta jarduera jasotzen ditu, adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta, ondorioz, donostiar guztiona. Horretaz gain, komunitate parte hartze prozesuak ere sustatu nahi ditu, adineko pertsonek hiriko bizitzan parte hartzeko duten ahalmena txertatzeko.

Testuinguru horretan, Donostia Lagunkoia Hiri Planak lan esparru berezitzat jotzen du etxebizitza, eta honako helburu hauek finkatzen ditu:

  • Pertsona nagusiek ingurune seguruan eta irisgarrian eta hurbileko zerbitzu egokiak dituenean bizitzen jarraitzeko aukerak ematea.
  • Etxebizitza egokitua, irisgarria eta segurua izateko aukera ematea pertsona nagusi guztiei.
  • Kolektibo horren heterogeneotasunera egokitutako bizitoki aukerak bultzatzea, eta etxebizitzak, haien diseinua eta zerbitzuen eredua laguntza beharretara egokitzea.
Donostia Lagunkoiak bideratzen dituen ardatzak

Espazio publiko integratzailea eta mugikortasuna

Bizitza osorako etxebizitza

Zaintzen duen komunitate bat

Bizitza ziklo berri baterako transizioa eta adinaren kudeaketa