HELBURUAK

Eztabaida Ireki

Etxebizitzari buruzko eztabaida irekitzea Donostian eta EAEn sortzen ari diren lagunkoitasun prozesuen esparruan, etxebizitza politikak modu egokian planifikatzeko, eta horiek politika sozialekin, sanitarioekin, zaintzaren alorrekoekin eta abarrekin bateratu ahal izateko 20 edo 30 urtera bitarteko ikuspegiz.

Elkarrizketa Sortu

. . . hiri plangintzaren, arkitekturaren, gizarte zeritzuen eta osasun zerbitzuen alorretako eta zerikusia duten gainerako alorretako langileen artean, etxebizitzaren alorrean hautematen diren erronkei eta beharrei buruz, bizi itxaropena luzatzearekin, populazioa zahartzearekin eta mendetasun egoerak ugaritzearekin lotuta.

Berri Eman

Honako gai hauetan dauden azken joeren berri ematea langileei eta herritarrei:

  • Ohiko etxebizitzetan egiten diren egokitzapenak eta esku-hartzeak haiek bizitza osorako izan daitezen.
  • Pertsona nagusientzako bizitoki aukerak.
  • Etxebizitza sozialak gizarte zahartu baten beharretara egokitzearekin lotutako esperientziak.

Ikasi

Gauzatzen ari diren esperientzietatik ikastea, eta arrakasta elementuak hautematea etxebizitza politiketan eta zaintza eta laguntza zerbitzuen ereduetan.

NORI ZUZENDUTA

Jardunaldi hau etxebizitzaren eta zahartzearen alorretako politika publikoekin lotutako diziplinetako eta elkarte munduko langileei, plangintza egileei eta arduradunei zuzenduta dago. Era askotako ikuspegiak sartu nahi dira, diziplina anitzekoak eta zeharkakoak, ekarpen interesgarriak egin ditzaketen sektore guztiak lotu ahal izateko jardunaldi honekin.