envejezANDO erakusketa

Koldo Mitxelena Kulturgunea
A
zaroaren 8tik abenduaren 9ra

Badirudi giza bizitzaren zenbait alderdi – zahartzaroa, gaixotasuna, gainbehera – espazio fisiko jakin batzuei lotuta daudela eta espazio horiek gure eguneroko bizitzan baliatzen dugun espaziotik bereizita daudela.

Arkitektura, giza harremanak espazioan eta denboran antolatzeko bitarteko gisa, ortodoxia indartsu baten mende dago, zenbait funtzio non eta nola kokatu erabakitzeari dagokionez.

Proposamen honen xedea da zahartzaroaren errealitatea ezagutaraztea eta esperimentaraztea, modu garaikidean eta propositiboan. Horren bidez lortu nahi dena da bisitariak ulertzea zein diren Arkitekturaren berezko balioak, behar errealetarako irtenbideen sortzaile gisa, eta, horrez gain, kontaktuan jartzea talde orain arte ikusezin baten berezitasunarekin, adina errespetatzeak gure orainaren parte izan behar duela ulertzeko.

Erakusketa lau ardatzetan antolatua dago, eta, horien bidez, zahartzaroa bera zer den aztertzen da, bai eta zer erlazio dituen ere hiriarekin (“urbanizANDO”), etxebizitzarekin (“habitANDO”) eta aisiarekin (“disfrutANDO”). Erakusketak denbora bidaia bat proposatzen dio bisitariari, eta hark aurre egin beharko dio denboraren joanaren ezinbestekotasunari; bidaiaren bukaeran, zer mundutan bizi nahi duen erabaki beharko du.

Jende guztiarentzako moduan azaltzen dira zahartzaroaren atzean dauden jarduera eta arazo arkitektonikoak, bai eta erronka horri aurre egiteko irtenbideak zein izan daitezkeen ere.

Ordutegia:

  • Asteartetik larunbatera 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
  • Igande eta jaiegunetan itsia
  • Astelehenak itsia

Paz Martín Rodríguezek gidatutako EnvejezANDO erakusketa bisitatzea, azaroaren 8an 18:00etan

envejezANDO Paz Martín Rodríguez arkitektoaren ikerketa proiektua da, 2015eko BBVA Fundazioaren Kultur Ikertzaile eta Sortzaileentzako Leonardo Bekaren bidez sortua.